
Etengabeko eskalada giroarekin jarraitzen dugu. Euskal geografiako 4 lurraldetan ibili gara azken astean: Valdegobian, Araotzen, Eulaten eta Baltzolan. Aipatutako lehen eskalada eskolan pasa den astelehenean egon ginen, egun haizetsua tokatu zitzaigun eta kateatze garrantzitsu bakarra Enekorena izan zen, Richelier 7b/+ egin baitzuen. Araotzera Pelotxo, Jonbe eta Eneko joan ginen. Egun oso lasaia izan genuen eta eguzkia jaun eta jabe izan zen. San Eliasen berotu ondoren (Jonbek "El Veranillo De Chernobyl" 7b bistaz egin zuen), Koreara jeitsi ginen kuadrila atsegin batekin (Kara, Ego...). Nola ez, "Sonata de Cuchillo y Metralleta" 7c-n aritu ginen, baina ez zen sorterik egon eta ez genuen kateatu. Bukatzeko Arrasatera Grahamekin egoteko eta etxera. Ostiralean Eulaten egon ginen lehenengo aldiz, oso gustora eskalatu genuen eta bueltatuko garela argi dago. Jende dezente bildu ginen: Sol, Manex, Jonbe, Eneko, Ibai, Iker, Gorkista, Bros, Dani... Euriaren mehatsupean egon ginen arratsalde osoan baina azkenean sortea eduki genuen. Solek 7a bat flashean lortu zuen eta Jonbek "Golum" 7c bigarren pegean egin zuen. Larunbatean Pelotxo, Joseba eta Jonbe Baltzolan egon ginen, euria egingo zuela iragarri zuten eta hala izan zen. Koba ez zegoen batere buztita eta giroa atsegina zen. Kateatze bakarra Jonberena izan zen (Bizkarroiak 7c), bukatzeko goiko bulderretara joan ginen azken indarrak galtzeko... Datorren larunbatean Rodellarrera joateko planak hasi ditugu dagoeneko.... Argazkietan Pelotxo Sonatan 7c eta Ruben Apon 8c.
/////////////////////////////////////////////////////

Seguimos con nuestra imparable motivacion escalando. Esta semana hemos recorrido 4 provincia de Euskal Herria, hemos estado en: Valdegovia, Araotz, Eulate y Baltzola. El lunes anduvimos por Valde, fue un dia con bastante viento y el unico encadene fue el de Eneko, que se hizo con la “Richelier” 7b/+. A Oñati fuimos Pelotxo, Jonbe y Eneko. Disfrutamos de un dia soleado y tranquilo. Despues de calentar en San Elias, donde Jonbe se hizo con "El Veranillo De Chernobyl" 7b a vista, bajamos al Korea donde estuvimos con gente muy agradable con la que da gusto escalar… Estuvimos probando la mitica “Sonata…” 7c pero un hubo suerte y no nos la llevamos a la libretita. El viernes fuimos a Eulate. Nunca habiamos estado alli y la verdad es que nos gusto mucho. Nos juntamos bastante peña de Gasteiz (Sol, Manex, Jonbe, Eneko, Iker, Gorkista, Bros Dani, Ibai...). Sol se hizo con un 7a al flash y Jonbe con “Golum” 7c a la segunda. El sabado, bastante cansados ya, partimos hacia la cuevita Joseba, Jonbe, y Pelotxo. Llovio y la cueva estubo seca, con bastante buen tacto. El unico encadene fue el de Jonbe que se hizo con “Bizkarroiak” 7c. Para acabar de curtirnos fuimos a los bloques y traves de arriba para llegar a casa rebentados… Ya estamos planeando un viajecito hacia tierras oscenses (esta claro que a Rodellar) para el siguiente sabado… En las fotos Pelotxo en la Sonata 7c y Ruben en la Apo 8c.
No hay comentarios:
Publicar un comentario